Bizita kontadorea

jueves, 13 de noviembre de 2014

BOSTGARREN SAIOA

Laugarren saioa aste modularrean izan genuenez egun horretan mintegia izan genuen moduluko gure tutoreekin, beraz ez zen beste gairik egon. Modulu lanari buruz hitz egin eta horri buruz lan egiten haritu ginen.

Aste honetan duela bi aste azaldutako gai baten inguruan aurkezpen batzuk egon dira: IKT-ei buruzko irakurgai bat taldeka  irakurtzea eta horri buruz hausnartzea, eskema indibiduala egitea, taldekideen artean eskema komuna eraikitzea, laburpena eta hitz gakoak atera eta azkenik gaur taldekide batzuek aurkeztutako aurkezpena.

Aurkezpenak egin eta gero, Alaitzek autoritateari buruzko azalpen oso interesgarria egin du eta horrek zer pentsatzeko eman dit. Izan ere, Alaitzek esan duenaren arabera, autoritatea ez da autoritarismoa. Hau da, autoritatea izatea umeekiko irakasle bezala izan behar dugun irudia eta distantzia profesionala da, betiere errezpetutik begiratzen. Ez gara lagunak, baina, era berean, ez gara polizia edo general bat. Erdiko puntua bilatu behar da, konfiantza emanez baina errezpetua galdu barik umeek gugan konfiantza izateko. Bestalde, autoritarismoa lehen pil-pilean zegoen izaera zen ikasgeletan. Hotz, IKT-ek sortu duten berrikuntzak ezin du onartu irakasleak lehen zeukan magistrozentrismoa eta onartu behar du ezin dela izan ikaskuntza- irakaskuntzaren protagonista edo pertsona garrantzitsuena. Orain, umeak dira protagoniztak eta, noski, IKT- ak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario